Herriko dantzariek saioa eskaini dute Urrozko San Migel bestetan

Ttipi-Ttapa 2016ko urr. 4a, 07:33
Berrikuntza moduan, Urrozko dantzariek ere saioa eskaini dute aurten, aspaldiko partez.

Bertze urte batez ere, pasatu dira Urrozko Sanmigelak, eguraldi onarekin eta giro politarekin. Betiko ekitaldiez gain, gauza berri batzuk ere izan ziren, haien artaen herriko dantzarien saioa. Udan prestatzen egon eta gero, bandera eta guzi egin zuten dantza; etzen seguraski aspaldian ibilia izanen modu hortan, akaso inoiz... Malerrekako dantzariek ere izan zuten saioa, talde koxkorrak erakustaldi polita egin zuen. Sanmigel egunean, su artifizialak ere izan ziren.

Erlazionatuak

Urrozko bestak 2016

Ttipi-Ttapa 2016 urr 04 Malerreka   Urroz 2

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun