Herrietako bestetako kontuak

Beintza-Labaiengo bestak abuztuaren 5etik 8ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko abuztuaren 4a

Igandeko Meza Nagusira herriko bandera eramanen dute aurten ere.

Larunbatean aizkora apustua eta hondar egunean herri bazkaria eta kantu zaharrak izanen dituzte

Lau eguneko bestak antolatu dituzte Beintza-Labaienen. Beti bezala, ekitaldiak txandaka eginen dira, egun batean Labaienen eta hurrengoan Beintzan.

ORTZIRALEA, ABUZTUAK 5 (BEINTZA)

• 20:00etan altxaferoak, bestei hasiera emateko.

• Ondoren karrikarronda herriko trikitilariekin

• 21:00etan zopak, Itturrondo elkartean eta Labaiengo ostatuan

• Gauez  dantzaldia  DJ Txingudiren eskutik.

 

LARUNBATA, ABUZTUAK 6 (LABAIEN)

• Goizean karrikarronda herriko trikitilariekin.

• 11:00etan: Plater-tiroketa.

• Goizez eta arratsaldez karts eta puzgarriak.

• 19:30ean  aizkora apostua: Larretxea eta Irazu vs. Otaegi eta Arria V.

 • Arratsaldez  eta gauez dantzaldia Trakets taldearekin.

 

IGANDEA, ABUZTUAK 7 (BEINTZA)

• Goizean karrikarronda Iturengo txistulariekin.

• 11:30ean Meza nagusia.

• Ondotik, dantzariak eta gero Luntxa.

• 17:00etan Mus Txapelketa.

• Goiz eta arratsaldez Jumping puzgarria,

• 21:00etan Tortilla eta postre lehiaketa.

• Arratsaldez eta gauez dantzaldia Joxe Angel soinulariarekin.

 

ASTELEHENA, ABUZTUAK 8 (LABAIEN)

• Goizean karrikarronda Iturengo txistulariekin.

• 14:00etan: herri baz­ka­ria. Ondoren, Kantu zaharrak abestuko dituzte, Anjel Mari­ezkurrenaren eskutik.

• Bazkal ondoren, karri­karronda Iturengo txistulariekin.

•  Arratsaldez eta gauez azkeneko dantzaldia Joxe Anjel  soinulariarekin.

• 24:00etan "Gaixoa ni" bestei bukaera emanez.

Erlazionatuak

Beintza Labaiengo bestak prest!

Xorroxin irratia 2016 abu 05 Malerreka

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun