Herrietako bestetako kontuak

Santo Domingo bestak ospatuko dituzte Gaztelun abuztuaren 3tik 7ra

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko abu. 2a, 09:22

Gazteluko gaztetxoak, duela hamar urteko bestetan.

Larunbatean herri bazkaria eta igandean aizkora apustu mistoa jokatuko dute

Bortz eguneko Santo Domingo bestak antolatu dituzte aurten Gaztelun. Egun handiko meza eta partxis lehiaketaz gain, larunbatean herri bazkaria eta igandeko aizkora apustu mistoa dira ekitaldirik aipagarrienak.

 

ASTEAZKENA, ABUZTUAK 3

Bezpera

• 20:00etan suziriak eta ondoren txistulariak herria alaitzen ibiliko dira.

• 21:00etan Zopak He­rriko Ostatuan.

 

ORTZEGUNA, ABUZTUAK 4

Santo Domingo Eguna

• 11:00etan kalejira txistulariekin.

• 12:00etan Meza Nagusia eta ondoren salda Herriko Ostatuan.

• 17:00etan partxis txapelketa.

• 20:00etatik 22:00etara dantzaldia Agerralderekin.

 

ORTZIRALEA, ABUZTUAK 5

• 10:00etan kalejira.

• Goizez eta arratsaldez jokoak eta puzgarriak.

• 20:00etatik 22:00etara dantzaldia Agerralderekin.

 

LARUNBATA, ABUZTUAK 6

• 09:00etan gosaria plazan.

• 14:00etan herri bazkaria.

• 20:00etatik 22:00etara dantzaldia Agerralderekin.

• 00:00etan dantzaldia Puro Relajorekin.

 

IGANDEA, ABUZTUAK 7

• 10:00etan kalejira.

• 13:00etan aizkora apustua: Jon Irazu eta Nerea Sorondo, Donato Larretxea eta Itsaso Onsaloren kontra ariko dira.

• 17:00etan mus txapelketa.

• 20:00etatik 22:00etara dantzaldia Agerralderekin. Ondotik, Gaixoa Ni bestak aki­tzeko.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun