Iturengo bestak uztailaren 15etik 18ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko uztailaren 13a

Txupinazoa baino lehenxeago ariko dira aurten ere dantzariak ortziral arratsaldean.

Ortzirale arratsaldeko 8etan botako dute txupinazoa eta asteleheneko hondar egunean pilota partida eta bertso-bazkaria izanen dituzte

Uztailaren 15etik 18ra ospatuko dituzte Iturengo bestak. Ortzirale arratseko 8etan botako dute txupinazoa, baina aitzinetik ere izanen dituzte haurrentzako herri kirolak, karaokea eta txokolatada. Ondotik, berriz, lau eguneko besta ederrak dituzte esperoan.

 

UZTAILAK 15, ortziralea

16:00 Haurrentzako herri kirolak, karaokea eta txokolatada. 19:00 Dantzariak 20:00 Txupinazoa eta ondoren kalejira Mendaur Musika Eskolako ikasleekin eta buruhandiekin. 21:00 Afaria Altxunea erretegian. Gauerditik aurrera berbena Olako taldearen eskutik.

 

UZTAILAK 16, larunbata

10:00 Diana. 11:00 Makro Zumba saioa, parte hartzea irekia izanen da eta haurrentzako aurpegia margotzeko tailerra. 12:30 Kajen dorrea. 17:00 Mus txapelketa. 19:00 Paella herrikoia (tresnak etxetik ekarri, osagaiak udalak jarriko ditu). Horrekin batera, xingar jatea eta sagardo kupela). Arratsaldez eta gauez dantzaldia Gabezin taldearekin.

 

UZTAILAK 17, igandea

10:00 Diana. 11:00 Herri kirol saioa: Maika eta Mikel Palaxio, Tito Etxeberria eta Iruneren aurka ariko dira. 18:00 Toka txapelketa eta magra eta gazta pisu asmatzea.19:00 Tortilla txapelketa (tresnak etxetik ekarri, osagaiak udalak jarriko ditu). Horrekin batera, xingar jatea eta sagardo kupela. 20:00 Dantzaldi mexikarra Puro Relajo taldearen eskutik. 22:30 Musika emanaldia Tresanea ostatuko lorategian Liher taldearen eskutik.

 

UZTAILAK 18, astelehena

10:00 Diana. 10:30 Plater tiroketa. 12:00 Herriko pilotari eta nesken frontenis txapelketetako finalak. Ondoren pilota partidua: Olaizola eta Eskudero, Olaizola eta Elizalderen aurka. 14:00 Bertso bazkaria: Eli Pagola eta Agin Laburu bertsolariekin. Ilunabarrean xingar jatea eta sagardo kupela. Arratsalde eta gaua Oihana eta Oihana trikitilariek alaituko dute.

 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun