Doneztebeko San Pedro bestak ere ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko ekainaren 28a

San Pedro eguneko meza ondotik, Trapatan ez ezik, bandera dantza ere dantzatuko dute.

Astearte arratsaldeko 8etan botako dute txupinazoa

Astearte arratsaldeko 8etan botako den txupinazoarekin abiatuko dira Doneztebeko San Pedro bestak, nahiz eta lehen suziria baino lehen, elizan bezperak eta Santa Luzia plazan zezentxoak izanen dituzten. San Pedro egun handian Trapatan eta ohiko dantzak ikusteko aukera izanen da eta larunbata bitarte bertze hainbat ekitaldi izanen dituzte.

 

EKAINAK 28, asteartea

18:00 Bezperak elizan. 19:00 Zezentxoak Santa Luzia plazan. 20:00 Txupinazoa. Ondoren kalejira Doneztebeko txistulariak eta Elutxa txarangarekin. Herriko elkarte eta ostatuetan zopak emanen dituzte. 00:30 dantzaldia Trikidantz taldearen eskutik.

 

EKAINAK 29, asteazkena

09:00 Diana. 11:00 Meza Nagusia. Agur Doneztebe, Trapatan eta Bandera ­dantza. Goizean Elutxa txaranga ibiliko da herrian. 12:00 Buruhaundiak eta zezentxoak. 13:30 Aperitiboa udaletxe azpian. 18:00 Benito Rosen erakustaldia trialeko bizikleta eta motoarekin Bear Zanan. Ondoren Bonba japoniarrak. 20:00-22:00 Fan&go musika taldea Santa Luzia plazan. 22:00 Joaldunek herriari buelta emango diote. 22:15 Erreka dantza taldearen ikuskizuna Bearzanan. Segidan Dantzaldia Fan&go taldearen eskutik.

 

EKAINAK 30, ortzeguna

09:00 Diana. Aurorak eta gaiteroak. 10:30 Lore eskaintza San Pedrori. 11:00 Udal ttikiari ongietorria eta txupinazo koloretsua. 11:30 Kalejira eta dantzari ttikien ikuskizuna Bear Zanan. Ondoren Joku zaharrak haur eta gazteentzat. 12:00 Buruhaundiak eta zezentxoak. 14:00 Udal ttikia aukeratzen parte hartu duten haurren bazkaria. 16:00 Haurrentzako Jokulandia Bear Zanan. 18:00 Aurorak eta Elutxa txarangarekin poteo alaia. 19:30 Udal ttikiari diploma banaketa eta botere itzulera. 20:00-22:00 Dantzaldia Hauspolariek taldearen eskutik. 22:15 Zezensuzkoa Bear Zanan. 00:30 Endara DJ Santa Luzia plazan.

 

UZTAILAK 1, ortziralea

09:00 Diana Elutxa txarangarekin. 10:00 Mus txapelketa eliz-atarian. 11:30 Kanta eta dantza emanaldia haurrentzat Santa Luzia plazan. 12:00 Buruhaundiak eta zezentxoak. 14:00 Kalderetea Intzakardin gazteek antolatuta (parte-hartze irekia. Ogia eta ikatza udalaren kontu). Ondoren ­Burrunba elektrotxaranga. 17:00 Rebeca Akademiako kideek eskainitako saioa Santa Luzia plazan. Flash move herritik barna. 18:30 Bonba japoniarrak Santa Luzia plazan. 19:00 postre lehiaketa Santa Luzia plazan. 20:00 Puro Relajo Santa luzia plazan. 22:15 Zezensuzkoa Bear Zanan. 00:30 ­Herriko taldeen kontzertuak: Dama, Muxu Beltza eta The Manflows.

 

UZTAILAK 2, larunbata

09:00 Diana Elutxa txarangarekin. 11:00 Zaharren meza. 12:00 Buruhaundiak eta zezentxoak. 12:00 Euskal Herriko III. Mailako aizkora txapelketaren kanporaketa Bear Zanan. Ondoren Bertso-poteoa Elutxa txarangarekin eta pankarten ateratzea. 14:00 Herri bazkaria Intzakardin. Ondoren Errekaren igoera. 20:30-22:30 Oharkabe taldearekin dantzaldia 22:30 Zezensuzkoa Bear Zanan. Ondoren Gaixoa ni Elutxa txarangarekin haurrentzat. 00:30 Dantzaldia Oharkabe taldearekin eta besten akabaila.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun