Doneztebe Futbol Taldearen Eguna ospatuko dute ekainaren 11n

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko eka. 7a, 07:34

Doneztebe Futbol Taldeak, kirola eta besta uztartuko ditu aurten ere bere egunean.

Herri afaria eta Oharkabe taldearekin gaupasa izanen dute eguna borobiltzeko

Doneztebe Futbol Taldeak bere eguna antolatu du ekainaren 11rako eta egun osoan ez da aspertzeko aukerarik izanen. Kirola eta besta uztartuko dituzte, aurtengoan ere, egitarau zabalarekin.

 

• 10:00etan benjaminen eta txikien arteko partidak futbol zelaian.

• 11:30 gurasoen arteko partiduak futbol zelaian.

• 16:30 herriko hiru talde seniorren arteko triangularra.

• 19:00 Txiki, Benjamin, Alebin eta Infantilentzako merendua Santa Luzia Plazan.

• 19:30ean triangularrean parte hartu duten jokalarientzat pintxoak plazan eta Photocall ere izanen dela ohartarazi dute Doneztebe Futbol taldetik.

• 20:00 trikipoteoa Santa Luzia plazatik abiatuta.

• 21:30 afari herrikoia Santa Luzia plazan. Apuntatzeko Titi eta El Café ostatuetan eman daiteke izena ekainaren 8a baino lehen. Txartelak 25 eurotan daude salgai eta menuan, urdaiazpikoa, entsalada mistoa, kroketak, legatza saltsan, entrekot, sorbete gazta tarta, kafea eta konbinatua sartuak daude.

Afal ondotik, 01:00etatik aitzinera gaupasa Oharkabe taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!