Gazta onena eta txokorik politenak aukeratu zituzten Zubietan Bestaberri egunean

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 30a, 10:46
Zortotza eta Eguzkiloreko bizilagunak, baserrietako eta herriko txokorik politenak aurten. Argazkiak: Izaskun Zubialde

Baserrietan Zortotza eta herrian Eguzkilorek irabazi dituzte lehen sariak eta gazta onena Azkuntzolotakoa izan da 

Bestaberri eguna ospatu zuten maiatzaren 29an Zubietan, eta urte batzuk badira herrian barrena prozesioa egiteko ohitura berreskuratu zela eta aurtengoan ere, hala egin da. Ondoren, eta laugarren edizioan, gazta eta txoko politenaren sariak banatu ziren. 

 

Txokorik politenaren lehiaketari dagokionez, bi modalidade daude, baserriak eta herria. Baserrien artean Zortotzako Beatriz Babaze suertatu zen irabazle eta herri mailan berriz, bi sari banatu ziren. Bigarren saria Juaneneako Asun Santesteban-i eman zioten eta lehendabizikoa, Eguzkilore etxeko Itziar eta Andrew Smith-eri.

Gazta lehiaketara 10 gazta aurkeztu ziren. Bi sari banatu ziren, eta bigarren saria Seroinea etxeari egokitu zitzaion, eta Iker eta Ekaitz Loiartek jaso zuten saria. Lehenengo berriz Azkuntzolota baserriko Mari Mar-i. Ondoren berendu goxoa prestatu zuen udalak herriarentzako eta txokolatea hartu ondoren Olaia eta Joxe Marirekin dantza saioa izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun