Nafarroako 4x4 sokatira txapelketako azken jardunaldia Sunbillan jokatuko da azkenean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko maiatzaren 13a

Lau txapel banatuko dira larunbatean Sunbillako frontoian.

Banatzeko falta diren lau txapelak bertan erabakiko dira eta ez Berroetan hasieran iragarria zegoen bezala

Nafarroako launakako sokatira txapelketako laugarren eta hondarreko jardunaldia maiatzaren 14an, larunbatean 17:30ean jokatuko da Sunbillako pilotalekuan. Hasiera batean Berroetan egitekoa zen, baina euria iragarria dagoenez, azkenean Sunbillako frontoiko estalpera eraman dute saioa. 

 

Gizonezkoen 300 kiloko eta emakumeen 235 kiloko bigarren jardunaldiak eta finalak eta kadeteen eta 20 urtez azpikoen laugarren jardunaldiak eta finalak jokatuko dituzte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun