Liburuaren Egunaren harira Donezteben ere zenbait ekitaldi prest dituzte

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko apirilaren 20a

Miren Amurizak 'Kapulana bat zintzilik' emanaldia eskainiko die DBHko ikasleei.

Apirilaren 20an, 11:30ean Miren Amurizaren eskutik, Kapulana bat zintzilik ikusteko aukera izanen dute DBHko ikasleek

Apirilaren 23an, Nazioarteko Liburuaren eguna ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu dira Donezteben ere: apirilaren 20an, asteazkena 11:30ean  Miren Amurizaren eskutik Kapulana bat zintzilik ikusteko eta entzuteko aukera izanen dute DBHko ikasleek. Ikusi bideoa

 

Emanaldi hau osatzeko, apirilaren 18tik 24ra, Mundukide Gobernuz Kanpoko Erakundearen laguntzaz erakusketa ikusgai dago (Mozanbiken, Brasilen eta hainbat tokietan erakundeak egindako lana islatzeko). Apirilaren 21ean, ortzegun goizean, Kontu eta Kantu emanaldia Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoentzat ikusi bideoa, eta arratsaldean berriz, Bertsol-Haritza emanaldia, Lehen Hezkuntzako 3. 4. 5. eta 6. mailakoentzat ikusgai izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun