Artisau Azoka eginen dute Iturenen martxoaren 13an

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko mar. 11a, 10:48

Labe mugikorra probatzeko aukera izanen da igande honetan ere Iturenen.

Malerreka Trukerreka komisioak egin duen labe mugikorra probatzeko aukera izanen da berriz ere 

Malerreka Trukerrekak antolatzen duen Lanbide eta Artisauen azoka eginen dute hilabeteko bigarren igandean, martxoaren 13an. Azkenekoetan bezala, komisioak egin duen labe mugikorra probatzeko aukera izanen da, pizzak prestatu eta dastatzeko aukera izanen baita 12:00etan. 12:30ean musika izanen da zuzenean eta Muxikoak dantzatzeko aukera eta  13:30ean toka txapelketa jokatuko dute.

Erlazionatuak

Lanbide eta artisau azoka-Arkaitz

Xorroxin irratia 2016 mar 11 Malerreka   Ituren

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun