Emakumearen Eguneko egitarau zabala prestatu dute Donezteben ere

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko martxoaren 2a

Saray elkartearen aldeko zumba maratoia eginen dute larunbat arratsaldean.

Saray elkartearen aldeko zunba maratoia eginen dute kiroldegian larunbat honetan

Nazioarteko Emakumearen Eguneko egitaraua ekimenez betea dator Donezteben ere. Martxoaren 5ean, larunbatean 17:30ean, kiroldegian zunba maratoia burutuko da Saray, Bularreko Minbiziaren Elkarteari laguntza emateko.  

 

Zumbathon ekitaldi benefikoa izanen da, Jaione eta Joneren eskutik. Sarrera 2 euro ordaindu beharko dute haurrek eta 4 euro helduek.

Martxoaren 8an, asteartean, Herriko Ostatuan bertako antzerki tailerraren eskutik bakarrizketen emanaldia izanen da 19:00etan. Martxoaren 11rako, ortzirala, Herriko Ostatuan Mendi Abesbatzak emanaldi berezia prestatu du taldeko emakumeei protagonismoa  emanez eta hainbat sorpresa ere prest dituzte. Emanaldiaren ondotik afaria antolatu dute, musikaz alaituta. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun