Azaroaren 6tik 11ra ospatuko dituzte Aurtizko San Martin bestak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko aza. 5a, 07:52
Bestak akitu baino lehen postre eta tortilla lehiaketa eginen dute aurten ere San Martin egunean.

Asier Olaizola eta Unai Apeztegia, Ugaitz Elizalde eta Iñaki Otxandorena eta kontra ariko dira bestak irekitzeko partidan, ortziral eguerdian

Bortz egunez ospatuko dituzte Aurtitzen San Martin bestak, tartean atsedenerako astelehena utziz. Ortziralean 13:30ean botako duten txupinazoa baino lehen pilota partida ikusgarria izanen da eta ondotik bertso bazkaria Julio Soto eta Amets Arzallusekin.

 

ORTZIRALA, AZAROAK 6

• 12:30ean Pilota partida: Olaizola-Apeztegia / Otxandorena-Elizalde.

• 13:30ean Txupinazoa.

• Ondotik kalejira he­rriko txistulari eta trikitilariekin.

• 14:00etan Herri bazkaria Julio Soto eta Amets Arzallus bertsolariekin eta Joxe Anjel akordeoilariarekin.

• Atsaldez eta arratsez Joxe Anjel akordeoilariarekin dantzaldia.

• 22:00etan Zopak Abarun ostatuan.

 

LARUNBATA, AZAROAK 7

• 10:00etan Argisoinuak herriko txistulari eta trikitilariekin.

• 11:00etatik aitzinera hau­rrentzat puzgarriak.

• 17:00etan Mendaur Trikitixa eskolaren emanaldia. • 00:30etik 05:00etara Oharkabe Taldearekin dantzaldia.

 

IGANDEA, AZAROAK 8

• 10:00etan Argisoinuak herriko txistulari eta trikitilariekin.

• 12:00etan Inguruko artisauen azoka eta Zubietako muxikoak.

• 17:30ean Ibiltza dan­tza taldearen emanaldia.

• 19:00etatik aitzinera Txamukos mariatxiekin dantzaldia.

 

ASTEARTEA, AZAROAK 10

• 10:00etan Argisoinuak herriko txistulari eta trikitilariekin.

• 17:00etan Haur jokuak.

• 22:00etan Mus txapelketa herriko ostatuan.

 

ASTEAZKENA, AZAROAK 11

SAN MARTIN EGUNA

• 10:00etan Argisoinuak herriko txistulari eta trikitilariekin.

• 11:00etan Meza nagusia Martin Donearen ohorez.

• 12:00etan Aizkora apustua: Palaxio-Migel Anjel Etxeberria.

• 14:00etan Gazte Bazkaria herriko ostatuan.

• 18:00etatik antzinera postre eta patata tortilla lehiaketa herriko ostatuan.

• Bestei  amaiera emateko berendu afaria eta Gaixoa Ni!

Erlazionatuak

Aurtizko bestak

Xorroxin irratia 2015 aza 04 Malerreka

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun