Ortziral arratsaldeko 8etan botako da Santa Luzia plazan besta txikiei hasiera ofiziala emateko suziria. 21:00etan, Burrunbak herri afaria antolatu du. Zopak dastatzeko aukera izanen da.
Larunbatean, irailaren 19an, diana eta auroroek esnatuko dute herria, 09:00etatik aitzinera. Motor hotsek hartuko dute horien lekukoa, motozaleen topaketa egitekoa baita herrian. 11:00etan hasiko da motozaleen besta eta erakusketa. 11:30 ean gazteen laxoa partidak jokatuko dira eta 12:00etan buruhandiak aterako dira. 13:00etan kalejira egin eta 14:00ak aldera hasiko da bazkaria Santa Luzia plazan. Ondoren elektro-txaranga ibiliko da karrikak alaitzen. Arratsaldeko 7etan tortilla lehiaketa eta txistorrada eginen dira. Ondoren Guateke taldearen emanaldia izanen da eta gauean gaupasa.
Irailaren 20an, igandean, 11:00etan herri-kirolak antolatu dituzte txikiendako Bear-Zana plazan eta 12:00etan buruhandiak. Arratsaldean puzgarriak jarriko dituzte frontoian eta birziklapen tailerretan parte-hartu eta txokolate goxoa edateko aukera ere izanen dute bertaratzen direnek.
Besta ttiki izena duten arren, ekitaldirik ez da falta. Hau posible izateko, udalak deituta, bi bilera burutu dira, herriko taldeak eta norbanakoak bertaratuz.