Oizko bestak irailaren 4tik 8ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015eko irailaren 4a

Kantu, dantza... giro ona ez da faltako Oizko bestetan.

X. patata tortilla lehiaketa jokatuko da bestetako larunbatean

Bortz eguneko bes­tak antolatu dituzte Oizen, iraileko lehenbiziko ortziralean hasi eta  asteartera bitartean. Mahaiaren bueltan, jolasean, herri kiroletan... eta dantzan eta kantuan aritzeko aukera ere izanen da plazan eta baita ostatuan ere. Gainera, egunero haurrentzat puzgarriak jarriko dituzte plazan.

Ortzirala, Irailak 4
20:00etan bestei hasierako emateko altxaferoa botako dute. Segidan, herriko trikitilariak he­rrian barna ibiliko dira, karrikak alaituz. 21:00etan Zopak eta gauez dantzaldia izanen da Joxe Angel akor­deoilaria­rekin.

Larunbata, Irailak 5
11:30ean laxoa txapelketa ttikien artean. 12:00etan mus txapelketa elkartean. 17:00etan haurrendako jokoak. Ondoren, txokolatada izanen da haur zein helduentzat. 20:00etan herritarren arteko X. Patata tortilla lehiaketa jokatuko da. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da Oharkabe taldearekin.

Igandea, Irailak 6
12:00etan herri kirol saioa. 18:00etan Doneztebeko Erreka taldeko dantzarien emanaldia. Ondoren, Roberto  ­Urrutia y el amanecer de sus mariachis taldearen emanaldia izanen da. 21:00etan ajoarriero lehiaketa izanen da.

Astelehena, Irailak 7
14:00etan herri bazkaria izanen da, euskal kantaz alaitua. Arratsaldean, herri kirol saioa. Herritarrak lehiatuko dira elkarren aurka. Ondoren dantzaldia eta afaltzeko txistor eta xingar jatea antolatu dituzte plazan.


Asteartea, Irailak 8
11:00etan Meza Nagusia. Ondotik luntxa elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun