Ostirala, Irailak 4
18:00etan txupinazoa botako dute herriko pestei hasiera emanez. 18:15ean etxez etxe kalejira eginen dute soinularien laguntzarekin. 21:00etan Baztan zopak eta 00:00etan dantzaldia izanen da Elizagoien ahizpen eskutik.
Larunbata, Irailak 5
11:00etan etxez etxe kalejira eginen dute Elutxa txarangarekin. 14:00etan herri bazkaria hasiko da eta giro ona ziurtatuta dago, Bankako kantariak, aurtengoan ere, bertan izanen dira eta. 18:00etan Doneztebeko Erreka dantza taldearen emanaldia ikusteko aukera izanen da. Dantzak ikusi bakarrik ez, dantzan aritu nahi duenak ere izanen du aukera, arratsaldez eta gauez Dantzadi taldearen kantuekin.
Igandea, Irailak 6
12:00etan patata tortilla lehiaketa eginen da. 14:00etan herriko plazan paella eta tortilla jatea. Bertan, lortutako dirua Enaitz lagundu kanpainari emanen zaio. Goiz-arratsaldez puzgarriak eta egurrezko jostailuak jarriko dituzte plazan haurrentzako. 18:00etan pilota partiduak antolatu dituzte. Lau eta erdiaren barrenean, Elizalde Olaizolaren kontra arituko da. Binaka: Asier Olaizola eta Eskudero Olazabal eta Kokaren aurka arituko dira. 19:30ean Loz Cazahuetes mariatxi taldea arituko da. 21:00etan Oihana eta Oihana soinulariak saioa eskainiko dute eta gauean berriro ere igoko dira oholtzara. 22:00etan emakumeen afaria izanen da.
Astelehena, Irailak 7
11:00etan mus txapelketa. 16:00etan Ines Bengoa ipuin kontalariak emanaldia eskainiko du. 17:00etan Malerreka. Maldan goiti eta beheitiko kontuak. Erreka bazterreko kantuak filma ikusteko aukera izanen da. 20:00etatik 22:30era Oihana eta Oihana soinulariak arituko dira iluntzea girotzen.
Asteartea, Irailak 8
10:30ean txistulariek kalejira eginen dute herrian zehar. 11:00etan Meza Nagusia eta ondoren luntxa. 12:30ean aizkolarien saioa: Palaxio-Rekondo vs. Erasun-Mindegia. 18:00etan pilota partidak. Lau eta erdiaren barrenean, Elizalde Mendizabalen kontra arituko da. Binaka: Urbieta eta Gorrotxateg, Saralegi eta Eskuderoren aurka arituko dira. 20:00etatik 22:30era Oihana eta Oihana soinulariak.