Gauerdiko arbola altxatzea izanen da Zubietako bestak hasten direnaren seinale

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko abu. 14a, 09:53

Arbola altxatzea eginen dute ortziral gauerdian Zubietan.

Aitzinetik txistulariak eta trikitilariak ibiliko dira eta zopa handiak banatuko dituzte

Abuztuaren 14an, Amabirjin bezperako gauerdian altxatzen den arbola izaten da Zubietako besten hasieraren seinale. Joaldunak ere ateratzen dira orduan. Aurretik, arratsean herriko txistulariak eta trikitilariak ere ibiliko dira kalez kale eta zopa handiak banatuko dituzte Herriko Ostatuan eta Errandonean. Hortik aurrera, Amabirjin eguneko aizkora apustua, igandeko moto klasikoen kontzentrazioa, mus txapelketa eta patata tortilla lehiaketa, asteleheneko Haurren Eguna eta astearteko Herriaren Eguneko bertso bazkaria izanen dira erakargarri nagusiak, baina ez bakarrak.

 

ABUZTUAK 14, OSTIRALA (BEZPERA)

20:00etan herriko txistulariak. Ondotik herriko trikitilariak. 21:30ean Zopa handiak Herriko Ostatuan eta Errandonean. 00:00etan Arbola altxatzea eta joaldunak. Dantzaldia DANTZADI taldearekin.

 

ABUZTUAK 15, LARUNBATA (AMA BIRJINAREN EGUNA)

08:00etan Diana. Egunean zehar haurrentzako puzgarriak. 11:00etan Meza Nagusia. 0ndotik txistulariak eta joaldunak. 12:30ean Mendaur Musika Eskolaren emanaldia. 13:00etan aizkora apustua: Erasun-Palaxio; Mindegia-Saralegi. 18:00etan Iruñeko ORTZADAR taldeko dantzariak. Arratsaldez eta gauez FAN&GO taldea.

 

ABUZTUAK 16, IGANDEA

08:00etan Diana. Egunean zehar haurrentzako puzgarriak. 10:30ean haurren pilota partidak. 10:30ean Moto klasikoen kontzentrazioa. 12:00etan Muxikoak. 16:00etan Mus txapelketa Herriko Ostatuan. 17:00etan Patata tortilla lehiaketa. Ondoren berendua eta sari banaketa. 19:00etan Toka jokua plazan. Arratsaldez eta gauez HAUSPOLARIEK taldea.

 

ABUZTUAK 17, ASTELEHENA (HAURREN EGUNA)

08:00etan Diana. Egun osoan haurrentzako puzgarriak. 10:00etan herriko trikitilariak eta haurrentzako betiko jokoak. Eguerdian haurrentzako bazkaria. 16:30ean Kulki. Arratsaldean Trikipoteo. 17:30ean plater tiroketa herritarrentzat. 18:30ean haurrendako berendua. 19:00etan herriko gazteek antolatutako jokoak. Arratsaldez eta gauez OIHANA-OIHANA trikitilariak. 22:00etan gazte afaria.

 

ABUZTUAK 18, ASTEARTEA (HERRIAREN EGUNA)

08:00etan Diana. Egun osoan haurrentzako puzgarriak. 11:30ean Pala txapelketaren finala. 14:30ean bertso bazkaria: Amets Arzalllus-Sustrai Colina. 17:00etan haurrentzako futbitoa. Arratsaldez eta gauez JOXE ANGEl. 02:30ean Arbola botatzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun