Endika Urrutia buruz buruko erremonte txapelketaren finalerdietan izanen da

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko abu. 12a, 09:16

Endika buruz buruko txapelketaren finalerdietarako sailkatu da.

Saldiastarrak 30-25 irabazi zion asteartean Galarretan Matxin III.ari

Buruz buruko Kutxabank erremonte txapelketako finalerdietako ligaxkan izanen da Endika Urrutia saldiastarra. Asteartean Galarretan jokatutako kanporaketan 30-25 irabazi zion Matxin III.ari, partida gogor baten ondotik.

 

Endika faborito zen, baina sufritu behar izan zuen pronostikoa bete eta partida irabazteko, 15-19 galtzen ere izan baitzen.

Azkenean, lehen helburua lortu eta finalerdietako ligaxkan ariko da. Beraz, Endikarekin batera, Uterga eta Urriza seguruak dira ligaxka horretan. Larunbatean Barrenetxea IV.ak eta Etxeberria IV.ak jokatuko duten kanporaketako irabazlea izanen da laugarrena.

Asteartean Galarretan jokatutako jaialdiko partida nagusian, Koteto Ezkurrak eta Ionek 40-35 irabazi zieten Uterga eta Etxeberria III.ari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun