Doneztebeko Erreka izendatu dute Nafarroako eskubaloi eskolarik onena

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko mai. 28a, 10:50
200 neska-mutil inguru aritzen dira eskubaloian Errekarekin.

Maiatzaren 29an jasoko du saria Iruñean

Nafarroako Federazioak 2014-2015 denboraldiko Eskubaloi Eskolarik onenaren saria Doneztebeko Errekari eman dio. Taldeko eskubaloi atala osatzen duten guztiak bertaratuko dira maiatzaren 29an, ortziralean Iruñean burutuko den sari banaketara. 

 

Ez da nolanahiko denboraldia izan Errekarentzat, 2014ko Nafarroako klubik onena ere izendatu baitzuten. Bertze arrazoi bat aurtengo Errekaren Eguna inoiz baino bereziago ospatzeko. (ekainaren 13an izanen da).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun