Ahari Lehiaketari dagokionez, Malerrekako Latxa arrazako ahari lehiaketa izanen da eta artzain bakoitzak nahi adina aurkezten ahal ditu. Sei sari banatuko dituzte; hiru mutur gorriendako eta bertze hiru mutur beltzendako: lehendabiziko saria 120 eurokoa, bigarrena 70 eurokoa eta hirugarrena 50 eurokoa.
17 eskulangile
Artisau erakusketan 17 eskulangilek parte hartuko dute: Bittoriano Arzuaga (artilea), Jose Luis Olaizola (grabatuak), Malu Alvarez (orfebrea), Jon Olaizola, Miguel Arregi, Daniel Fioramonte, Hamadi, Luis Mari Esarte eta Santiago Hualde (egurra), Fausti Jaunikorena (jantzigintza), Maria Salanueva (xaboiak), Jose Luis Arozena (guanteak), Joxepa Loiarte (taloak) Eneko Rovira (ogia), Lourdes Goñi (erroskillak), Maria Irurueta (kanutiloak).
Eguna borobiltzeko bertako merkatari batzuek ere euren produktuak Merkatuko plazara aterako dituzte aurtengo udaberriko azokari kolorea eta bizitasuna emanez.