Maddalen Lopez Tapia, Nafarroako txapeldun bertsotan

Aitor AROTZENA 2010ko eka. 22a, 11:28

Utzitako argazkiak

Ikasturteari bukaera emateko Nafarroako haur eta gaztetxoek Nafarroako Bertso Eskolen Eguna ospatu zuten Larraintzarren ekainaren 4an. 80 bat ikasle, irakasle eta bertsolarik hartu zuten parte. Ohikoa denez, goizean 14 urte bitarteko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala egin zen. Hogei parte-hartzaile izan ziren eta azkenean Maddalen Lopez Tapia lesakarrak jantzi zuen txapela. Bigarren postua Barañaingo Mikel Lasarterentzat izan zen. Bi bertsolari hauek Nafarroa ordezkatzekoa zuten ekainaren 19an Agurainen jokatzekoa zen Euskal Herriko finalean. Julio Soto Nafarroako txapeldunak jantzi zion txapela Maddalen Lopezi, baita parte-hartzaile guztiei oroigarria eman ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun