Taloak egiteko modua «betikoa, tradizionala» bada ere, «jateko modua asko aldatu da: orain txistorra edo hirugiharra txokolatearekin eskatzen digu jende askok. Gipuzkoan jendeak txistorra nahiago du, Nafarroan, berriz, hirugiharra askoz gehiago jaten da». Lehen janari arrunta zena «gaur egun luxu bat da. Jendea izaten dugu galdezka asteburuan non egonen garen».
Postuaz gain, «taloak ontziratuak saltzen ditugu hainbat dendatan, eta sasoi honetan jende askok erosten ditu». Bukatzeko eta berritasun gisa, «orain talo pintxoak egiten hasi gara Donostiako eta Bilboko ostatu batzuetarako, ikusiko dugu nola martxatzen duen».