Mendialdeko torturatuen aitortza ekitaldia eginen dute igandean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 28a

'Minek ez gaitzatela lotu, jarrai dezagun hegan' izenburupean antolatu dute ekitaldia.

ortura Mendialdean: egia, aitortza, erreparazioa zikloa  antolatu dute Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zor Fundazioak. Ekitaldi sorta borobiltzeko, Mendialdeko torturatuen aitortza ekitaldia eginen dute Leitzako Herri Aretoan, 12:00etan. Minek ez gaitzatela lotu, jarrai dezagun hegan izenburupean, gaia gizarteratzea da helburua: gaia gizarteratzeko beharra dagoela nabarmendu dute, «egia, justizia eta erreparazioa lortzeko».

Jon Arangoak eta Ainara Gorostiagak Ttipi-Ttapari eskainitako elkarrizketan datua eman zuten aditzera: «50 tortura kasu baino gehiago identifikatu ditugu Mendialdean». Gaia gizarteratu eta tortura jasan zutenei babesa eskaintzea ere bada helburua: «Hurbiltasuna, babesa, aitortza bat egitea. Eta ea hori ere bultzada den, hitz egitera ausartu ez direnek pausoa eman dezaten. Prozesu guztia biziz edota prest ez badaude, torturatu zituztela esanez. Egoeraren bolumena zein izan zen ikusteko baliagarriak izanen ziren biak». 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun