Eskualdeko korrikalariak nagusitu dira Goizutrail lasterketaren hamaikagarren edizioan

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 18a

Goizutrail lasterketaren hamaikagarren edizioko ibilbide laburreko eta luzeko korrikalari onenak, larunbatean Goizuetan. Argazkia: Felix Loiarte

201 korrikalarik bukatu zuten larunbatean Goizuetako proba eta ibilbide luzean Aimar Otxoteko lesakarra eta Itxaro Zabaleta leitzarra izan ziren garaile eta ibilbide laburrean, berriz, Hodei Lujanbio goizuetarra eta Oihana Arruti lesakarra

201 korrikalarik parte hartu zuten larunbatean Goizuetan egindako Goizutrail lasterketaren hamaikagarren edizioan. Horietatik 123k hamar kilometroko lasterketa laburra bukatu zuten eta 78k 25 kilometroko lasterketa luzea. Irabazle guztiak eskualdeko korrikalariak izan ziren: ibilbide luzean Aimar Otxoteko Larrarte lesakarra eta Itxaro Zabaleta leitzarra eta laburrean Hodei Lujanbio Apezetxea goizuetarra eta Oihana Arruti Terreros lesakarra.

Goizutrail 2026 lasterketa luzeko podiumean Aimar Otxoteko lesakarra garaile, Aritz Intxaurrondo eta Iñigo Leiza ondoan dituela. Argazkia: Felix Loiarte

Ibilbide luzean, aipatu bezala, gizonezkoetan, Aimar Otxoteko Larrarte lesakarra izan zen bizkorrena. 25 kilometroko ibilbidea osatzeko bi ordu, 10 minutu eta 36 segundo behar izan zituen eta ia bi minutuko aldea atera zion Berastegiko Aritz Intxaurrondori (2.12.36). Hirugarren izan zen Iñigo Leiza hernaniarra. Aipatzekoa da Mattin Gonzalez lesakarra seigarren izan zela (2.19.11), Ugaitz Ugartemendia leitzarra zortzigarren (2.25.46), Beñat Saralegi lesakarra bederatzigarren (2.26.19) eta Oier Mikelarena iturendarra hamargarren (2.26.32). Sailkapen orokorrean hamahirugarren izan zen Angeltxo Aranibar Almandoz beratarra izan zen beteranoen artean lehenbizikoa (2.30.13).

Emakumezkoen ibilbide luzean, Itxaro Zabaleta leitzarra txapeldun, Ainhoa Arruti bigarren eta Luzia Urkiola hirugarren. Argazkia: Felix Loiarte

Emakumezkoetan, Itxaro Zabaleta leitzarrak lortu zuen garaipena (2.44.11) eta Urnietako Ainhoa Arrutik (2.53.32) eta Gabiriko Luzia Urkiolak (3.01.20) osatu zuten podiuma. Uxue Mutuberria Alkorta goizuetarra bosgarren izan zen (3.37.09), Saioa Alustiza aresoarra seigarren (3.45.47) eta Naroa Oiartzun leitzarra zazpigarren (3.45.48). Idoia Berea Sein igantziarra izan zen beteranoen artean lehena (4.12.48).

Biharamunean Zegama-Aizkorri egin zuen Hodei Lujanbiok, baina bezperan herriko probako ibilbide laburrean garaile suertatu zen. Podiumean, Pello Alberdirekin eta Eneko Mariñorekin. Argazkia: Felix Loiarte

Ibilbide laburrean, gizonezkoen artean Hodei Lujanbio Apezetxea goizuetarra izan zen hamar kilometroak egiten bizkorrena (51.55). Pello Alberdi hernaniarrak (53.35) eta Eneko Mariño donostiarrak (53.53) osatu zuten podiuma. Oihan Urroz Oiartzabal lesakarra seigarren izan zen (59.32), Gartxot Iribarren Aleman amaiurtarra zazpigarren (59.55), Jon Etxepeteleku Burgete lesakarra zortzigarren (1.00.36), Aimar Otxandorena Mitxelena lesakarra bederatzigarren (1.00.47) eta Jon Apeztegia Larralde lesakarra hamargarren (1.00.47).

Ibilbide laburreko emakumeen artean, Oihana Arruti lesakarra txapeldun, Ane Arruti bigarren eta Aiora Lasarte hirugarren. Argazkia: Felix Loiarte

Emakumeen artean, Oihana Arruti Terreros lesakarra izan zen bizkorrena (1.03.16). Ia bortz minutuko aldea atera zion bigarren izan zen Ane Arruti urnietarrari (1.08.10) eta Berastegiko Aiora Lasartek osatu zuen podiuma (1.09.19). Maria Iantzi Irigoien igantziarra laugarren izan zen (1.13.27), Andrea De Rueda Goñi doneztebarra bosgarren (1.13.53) eta hamargarren postuan berdinduak sartu ziren Amaia Taberna Lizaso eta Iratxe Muxika Karrion lesakarrak eta Ninbe Urtxegi Urra igantziarra (1.18.21).

Sailkapen osoa

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun