Duela gutxi erabaki zuen etxebizitza alokairuan jartzea eta gustura dago hartutako erabakiarekin: «Esperientzia oraindik oso motza izan arren, positiboa da». Etxebizitza alokairuan jartzeko bi arrazoi nagusi izan zituzten: «Batetik, irabazi ekonomikoak sortzea eta bestetik, etxe bat erosteko aukerarik ez duen norbaiti bere bizi proiektua eraikitzeko baliabidea eskaintzea». Etxebizitza alokairuan jartzeko asmoa zutela azaldutakoan, jende ugari jarri omen zen beraiekin harremanetan, eta horrek egoerari neurria hartzeko aukera eman zion: «Ordura arte gertutik bizitu ez nuen arazoa ulertzeko balio izan zidan». Orokorrean etxebizitzak erosteko zailtasunak daudela uste du: «Ez direlako behar adina eraikitzen edota zailtasun ekonomikoagatik, horregatik, etxebizitza hutsak ez mantentzea komeniko litzaiguke». Horregatik, etxebizitza hutsa duten guztiak, alokairuan jartzera animatuko lituzKe, «deneNtzat onuragarri izango da eta».