«Aukera askorik ez dago eta dagoena oso garesti»

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 18a

Saioa Anaut Otxotorena.

Saioa ANAUT OTXOTORENA, Leitzan alokairuan bizi nahiko lukeen gaztea

23 urte beteko ditu aurten eta duela gutxi hasi dira kuadrillan etxebizitzaren gaiaz hitz egiten. Ez dagoela erraza dio: «Aukera askorik ez dago eta dagoena oso garesti. Ikasketak bukatu eta lanean hasi berria baldin bazara, oso urruti gelditzen zaizu aukera hori». Interneten ikusgai dagoen eskaintzak herriaren errealitatea ez duela erakusten ere nabarmendu du: «Badakigu etxebizitza huts asko daudela». Oztopo garrantzitsua da hori: «Gazte asko gaude independizatu gabe eta gaur egungo eskaintza ikusita, argi dago denentzat etxerik ez dagoela». Kezka eragiten du gaiak gazteen artean: «Leitzako gazteak azmarren taldean, etxebizitzaren inguruan proiektu bat landu nahi dugu». Jendea mugitu eta irtenbide bila hasteak «esperantza» ematen dio: «Ikusten badute gazteak mugitzen hasten direla, baliteke etxebizitza hutsa duenak alokairuan jartzeko pausoa ematea».

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun