Zentral eolikoak eskualdean

Ikatz Gane makroproiektu eolikoaren kontrako elegiteak biltzen ari da

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 6a

Herri helegitea babestu eta sinatzeko deia egin du Urumeako Mendiak Bizirik taldeak.

Eusko Jaurlaritzak jendaurrean jarri du Ikatz Gane proiektu eolikoa eta maiatzaren 4ra arte luzatu dute helegiteak aurkezteko epea. «Proiektuarekiko desadostasuna» adierazteko zirrikitu hori baliatu nahi du Urumeako Mendiak Bizirik taldeak. Helegite herritarra prestatu dute eta sinadurak biltzen ari dira.

Endesa enpresak Hernaniko lurretan, baina Aranotik gertu egin nahi duen makroproiektu eolikoa «lotsagabekeria hutsa» dela salatu du behin eta berriz Urumeako Mendiak Bizirik taldeak. Herri helegitea prestatu dute eta sinadura bilketa hasi: «1.500 sinadura baino gehiago lortu ditugu, baina gehiago nahiko genituzke.Urumeako Mendiak Bizirik herri ekimenarekin bat egin, herri helegitea babestu eta sinatzeko deia egiten dugu».

Apirilaren 24ra arte izanen da sinatzeko aukera eta hainbat lekutan utzi dituzte orriak:

  • GOIZUETA: Amaia kafetegia
  • ARANO: udala
  • EREÑOTZU: udala, denda eta taberna
  • HERNANI: Garin, Kide, Makoki ileapaindegia, Sagastiberri tabakoak eta Herrilur
  • URNIETA: Matxo
  • HERRERA: Zumardi taberna
  • DONOSTI: Marruma, Belfast eta Kaxilda
  • TOLOSA: Arri Studioa
  • LEITZA: Maimur

Inork online bete nahiko balu, dokumentua hemen deskargatu, bete, sinatu eta umbizirik@gmail.com helbidera bidali beharko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun