Azaroaren 3an, goizean, Ispiluan dagoen jantzia ekimenarekin hasiko da zikloa. Amazabal Institutuan eginen dute ekintza da, REASen eskutik.
Azaroaren 4an, mahai ingurua antolatu dute Atekabeltzen, 19:00etan. Lurra landuz, lurra hobetu. Abeltzaintza eta nekazaritza erregeneratiboa gurean izenburupean Euskal Herriko hainbat adibide ezagutzeko aukera izanen da: Mungiako (Bizkaia) Itturbaltza, Uharte Arakilgo (Nafarroa) Harri Herri Nekazaritza eta Mendiolako (Araba) Sustraiak Kooperatibako kideak gonbidatu dituzte.
Azaroaren 5ean, Vidas irrenovables dokumentala ikusteko aukera izanen da Leitzako Herri Aretoan, 18:30ean. Ondoren, eztabaidatzeko tartea izanen da jan-edanekin lagunduta.
Azaroaren 6an, ostegunean, elikadura eta nekazaritza politikak izanen dituzte hizpide Atekabeltzen, 19:30ean, eginen dute mahai inguruan. Nora doa gure dirua? izenburupean, EHNEko Unzalu Salterain eta Patxiku Irisarri, Etxaldeko Mirian Otxotorena eta Habelarteko ordezkariak izanen dira hizlariak.
Azaroaren 7an, bertako produktuekin osatuko dute pintxo potea Gaztañaga, Lopenea, Peritza, Leitzarra, Zirkulo eta Torrea tabernetan.
Azaroaren 8an, Irakurtzeko haziak ekimena antolatu dute. Hazien inguruko irakurraldi parte hartzaile, musikatu eta dastatua izanen da, 12:00etan Torrea tabernako atarian.
Azaroaren 9an azoka
Azaroaren 9an, Leitzako eta Aresoko produktuen XI. azoka eginen dute. Azoka 10:30ean hasi eta 14:00etan bukatuko da eta sasoiko produktuak erosteko aukera izanen da. Eguraldi ona bada plazan eginen dute eta, euria bada, Amazabal pilotalekuan. Jatekoa ere ez da faltako eta talo postuekin batera, pintxoak jarriko dituzte salgai.
Aziendarik ez da izanen
Dermatosi nodular kutsakorra izeneko gaixotasunaren zabalkundea ekiditeko azienda feria, lehiaketa eta erakustaldi guztiak debekatu ditu Nafarroako Gobernuak. Hori dela eta, aurten ez da aziendarik izanen Leitzako plazan.