Hodei Lujanbio goizuetarra hirugarren izan da Gorbeia Suzien lasterketan

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 7a

Gorbeia Suzien lasterketako gizonezkoen eta emakumezkoen podiuma. Hodei Lujanbio goizuetarra hirugarren izan zen Zeanurin.

Zeanuriko 21 kilometroko probako podiumera igo zen, Erresuma Batuko Finlay Granten eta Igorreko Aner Zuluagaren atzetik.

Hodei Lujanbio goizuetarra hirugarren izan zen irailaren 27an jokatutako Zeanuriko Gorbeia Suzien lasterketan. 21 kilometro luze eta 1.200 metroko desnibel positiboa zuen ibilbidea osatzeko bi ordu, 8 minutu eta 17 segundo behar izan zituen, irabazle izan zen Chesterfieldeko (Erresuma Batua) Finlay Grantek baino sei minutu eta hogei segundo gehiago (2.01.57). Igorreko Aner Zuluaga izan zen bigarren (2.05.49). 210 korrikalarik eman zuten izena proba honetan eta horietatik 197k lortu zuten burutzea.

 

Astebete lehenago, Hazparneko Urtxin Trail lasterketa irabazi zuen Hodei Lujanbiok.

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun