Hazparneko Urtxin Trail lasterketa irabazi du Hodei Lujanbio goizuetarrak

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 2a

Hodei Lujanbio goizuetarra garaile irailaren 20an Hazparnen. Sain Pierre eta Tabarant izan zituen ondoan podiumean.

151 korrikalariren artean gailendu zen Osin Trail taldeko korrikalaria 24 kilometroko proban.

Hazparneko Urtxintxak elkarteak antolatutako Urtxin Trail lasterketa irabazi zuen Hodei Lujanbio goizuetarrak irailaren 20an. 24 kilometro luze eta 1.100 metroko desnibel positiboa burutzeko bi ordu eta 40 segundo behar izan zituen Osin Trail taldeko korrikalariak. Pascal Saint Pierrek (2.00.58) eta Nicolas Tabarantek (2.01.11) osatu zuten podiuma. 151 korrikalarik bukatu zuten proba luzeena eta bertze 201ek hamalau kilometroko proba laburragoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun