Leitzaldeko eta Urumealdeko irakasleek ere bat egin dute gaurko mobilizazioekin

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 12a, 11:30

Gaur goizean Leitzan egin duten elkarretaratzea. Argazkia: Steilas sindikatua.

Hezkuntza publikoaren alde lelopean, Steilas, LAB, CCOO eta ELA sindikatuek deitutako mobilizazioekin bat egin dute gaur goizean Leitzaldeko eta Urumealdeko hainbat irakaslek. Hasteko, elkarretaratzea egin dute Leitzako Amazabal institutuko atarian eta ondotik, asanblada.

Gaur goizean Leitzan egin duten asanblada. Argazkia: Steilas sindikatua.

Ikasturte honetan, dagoeneko hiru greba egun egin dituzte irakasleek, baina «Hezkuntza Departamentuaren jarrera itxia» ikusita, Hezkuntza publikoaren alde lelopean, eskualdeka banatuta, bi orduko lanuzteak egiten hasi dira, 09:00etatik 11:00etara. Otsailaren 19an egin zuten lehenbizikoa, Baztan-Bidasoaldean, eta gaur hirugarrena egin dute, Leitzaldean, Sakanan eta Larraunen.

Zazpi egunez, zazpi mobilizazio:
  • Otsailaren 19an Baztan-Bidasoan
  • Otsailaren 26an Lizarraldean
  • Martxoaren 12an Sakana-Larraun-Leitzaldean
  • Martxoaren 19an Zangoza aldean eta Pirinioetan
  • Martxoaren 26an Erriberan
  • Apirilaren 2an Tafalla aldean
  • Apirilaren 9an Iruñerrian

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun