Mozorroak soinean eta irribarrea ezpainetan, lotsak etxean utzita paperean sartuta ibili ziren goizuetarrak. Hala, herri kirolak Goizuetan baduela harrobia agerian gelditu zen kuadrilla batek emandako erakustaldiarekin; disko musikaren erritmoan dantzan aritu ziren, batzuk; Zetaken doinuak nahiago izan zituzten, besteek; Trabuko Bidea osatu zuen lagun taldeak ere ez zuen festarako aukera galdu eta horiekin batera, arrantzaleak, suhiltzaileak, Bilboko Aste Nagusiko pertsonaiak, moteroak... irudimena dantzan jarrita, bakoitzak topatu zuen bere neurrira egindako mozorroa.
Horiekin batera, herriko gazteek Mozorro bihurtuta, herriko itzulia osatu zuten. Laurogei lagun baino gehiago elkartu ziren eta urtero bezala, zahagi dantza dantzatu zuten herritarren aurrean.
Egun batzuetan indarrak berreskuratu eta larunbatean, martxoaren 8an, kontuen egunarekin borobilduko dituzte inauteriak.