Inauteak 2025

Gaztetxoen zahagi dantzak ireki du Goizuetan festarako bidea

Ttipi-Ttapa 2025eko martxoaren 3a

Ostiralean eskolan inauterien seinalea egin bazuten ere, atzo hasi ziren ofizialki Goizuetako inauteriak. Urtero bezala, gaztetxoek zahagi dantza dantzatu zuten eta herri osoa bildu zen festara. (Argazkiak: Felix Loiarte)

Gaur, mozorroak baserriz baserri dabiltza eta herrian ere bada festarako aukera. Baserria gaitzat hartuta, herria apaindu eta festan dabiltza haurrak eta helduak. Iluntzean, 20:00ak aldera bat eginen dute mozorroak herrian festan dabiltzanekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun