Goizean goiz Beltsoko Bordan elkartu ziren Zomorroak eta auzoz auzo ibili ziren, Izer eta Alabier trikitilariek lagunduta. Elkartean bazkaldu ondoren, Zahagi dantzaren txanda izan zen eta eolikoen kontrako antzerkitxoa eginez bukatu zuten dantza. Repsoleko agintaria, dirua banatuz Zahagi dantzan sartu zena, aurrean hartuta bidali zuten herritik Zomorro eta herritar guztiak atzetik zituela.