Inauteak 2025

[ARGAZKIAK]: Leitzako ihauteetako astelehena iruditan

Ttipi-Ttapa 2025eko urtarrilaren 28a

Atzo, astelehena, Gorriztarran, Arkixkil, Erreka eta Sakulu auzoetan eskean ibili ziren leitzarrak, eta arratsaldean, besteak beste, kalejira egin zuten. Gaur, berriz, goizean Erasote auzoan eskean ibiliko dira eta arratsaldean atsaure kalejira eginen dute.

Argazkiak: Pablo Feo eta Soro.

Ez dira eguneko hitzordu bakarrak izanen. Goizean, 14:00 arte eta arratsaldean 16:00etatik 18:00etara puzgarriak izanen dituzte pilotalekuan, eta 18:30ean atsaure kalejira hasiko da plazan, herriko musikariekin. 20:00etatik 21:30era eta 23:30etik 01:00etara Muxutruk erromeria taldea ariko da karrapean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun