Atsaureen kalejira ikustera joanen direnei atsauretzeko gonbidapena luzatu diete Altzadi Leitzako Kultur Elkarteko kideek. Duela hamabost urte baino gehiago hasi ziren garai bateko atsaureak berreskuratzen eta urtetik urtera geroz eta gehiago dira aurpegia zapi batez estali edo belztu eta zaku, trapu-zahar, zintzarri, luma, makila, maskuri edota sarde batekin kalera ateratzen direnak. Atsauretu eta, ikusle izan beharrean, festaren parte izatera animatu nahi dituzte.