Entzierroa, dantzarien emanaldia, herri kirol erakustaldia, buruhaundien konpartsa, txaranga, rock eta mariatxi taldeak... Leitzako festetako ohiko osagaiak ederki irudikatu dituzte Erleta eskolako ikasleek eta irakasleek. Eguerdian atera dira eskola eremutik eta taldetan banatuta herriko kaleetan batera eta bestera ibili ondotik, plazan elkartu dira. Bertan, festetako txupinazoa bota eta sorpresa ere izan dute, Leitzako benetako erraldoi eta buruhaundiak agertu baitira. Gero, denak elkarrekin kalejiran bueltatu dira eskolara, trikitilariekin eta fanfarrearen laguntzaz.