Leitzako herritarrei egindako elkarrizketak biltzen ditu liburuak eta bideoak. Hiketan ari dira, garai bateko kontuez, eta horrek Leitzako noka eta toka ikasteko eta duela 80 urteko herria nolakoa zen ezagutzeko aukera ematen du. Alke kultur taldeak argitaratu eta auzolanean egin zuten liburua eta bigarren argitalpena aurkeztuko dute azaroaren 28an.