Zentral eolikoak eskualdean

Makroproiektu eolikoen inguruko hitzaldia antolatu dute urriaren 24an Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 21a, 13:30

Argazkia: imgur

Udaletxeko ganbaran izanen da 18:00etatik aurrera.

Mandoegi eta Urumea bailaran egin asmo duten makroproiektu eolikoak kezka sortu du inguruan. Horregatik, gaiari buruzko argibideak emateko hitzaldia antolatu dute urriaren 24an Goizuetako udaletxean. Mikel Alvarez Forcada ekintzaileak eta Aranoko eta Malerrekako herritarrek eskura duten informazioa azalduko dute 18:00etatik aurrera. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun