Sarrerak urriaren 1ean jarriko dituzte salgai, 17:00etatik aurrera Maimurren, Peritzan eta Erosleko harategian. Sarrerak bost euro ordaindu behar dira eta hamalau urtetik gorakoentzat zuzenduta dago. Bildutako diru guztia bularreko minbizi metastasikoa ikertzera bideratuko dute.