2019an, aldiz, pauso bat gehiago eman eta lantegia ireki zuten etxean, «baina pandemia etorri zen. Hori dela eta, Leitzako Udalak gure produktuak herrian saltzeko aukera eman zigun baserritarroi, eta talo ontziratuekin hasi ginen. Ondotik Iruñean etxez etxe banatzen aritu ginen, dendetatik deitu ziguten arte: harategiak, kooperatibak, Iruñeko Eroskik… lan asko dugu orain». Baina, dendez gain, festaz festa ibiltzeko garaia dute uda; «Nafarroan eta Gipuzkoan ibiltzen gara batez ere. Gainera, merienda afariak egiteko, bodegetara joateko eta ezkontzetan lan egiteko ere deitu izan digute».
Taloa jateko modua «asko aldatu da denborarekin; lehenago txistorra eta gaztarekin jaten zen, baina osagai bakarrarekin edo laurekin berdin balio baitu, orain dena nahastu nahi izaten dute: gazta, txistorra, hirugiharra eta txokolatea. Hori bonba bat da». Horrez gain, «bezeroak, ordaintzeko modua… dena aldatzen ari da, eta guk berritasunei egokitu behar dugu».