Arkiskil futbol zelaiaren egoera «tamalgarria» dela salatzen segitzen du Aurrera Futbol Taldeak

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 4a, 18:00

Belar gainean beharrean, lokatzetan jokatu behar izan zituzten asteburuko partidak Aurrera Futbol taldeko jokalariek. Bestela ere tamalgarria den zelaiaren egoera, are okerragoa zen aste osoan botatako euriaren ondorioz, «eta zelaiaren egoera txarragatik,  Gorengoen mailako partida atzeratu behar izan genuen».

Argazkiak: Pablo Feo eta Karmele Agirre

Egoera jasanezina dela salatu du beste behin Aurrera Kirol Elkarteko futbol batzordeak eta Nafarroako Gobernuari eta Parlamentuari berehalako inplikazioa eta laguntza eskatu diete. Gaineratu dute, Leitzako haur eta gazteei ez ezik, Nafarroako jokalari guztiei eragiten dien arazoa dela: «astebururo Nafarroa osoko lauzpabost taldek bisitatzen gaituzte. Noiz aterako gara lokatzetik?»

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun