Inauteriak 2024

Inauteriak borobiltzeko kontuak eginen dituzte larunbatean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 15a, 15:00
Asteartean Goizuetako inauterietan hartutako irudia. Argazkia: Felix Loiarte.

Igandetik asteartera inauteri giro bete-betean ibili ziren goizuetarrak, eta larunbat honetan, otsailaren 17an, kontuen eguna izanen dute. Eguerdian hasita poteoa, bazkaria, txaranga eta kontzertua izanen dituzte.

13:00etan poteoa eginen dute Igandea txarangarekin eta 14:30ean mahaiaren bueltan bazkaltzeko bilduko dira mozorroak.

17:30ean Igandea txaranga herrian barna ibiliko da eta eguna borobiltzeko, 23:00etan Tokan2 la polla taldearen kontzertua izanen da gaztetxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun