Igandean hasi ziren inauteriak ospatzen Goizuetan. Hirugarren eguna zuten festan, baina astearterako indarrak gordeak zituztela dirudi argazkiak ikusita. Kritika, satira, umorea... inspirazio iturriak hainbat eta halaxe, mota guztietako mozorroak jantzita ibili dira goizuetarrak. Ohitura zaharrak ere berritu dituzte gazteek: herriko eskea osatu eta jantzi zuriak soinean eta txapela gorriak buruan zituztela zahagi dantza dantzatu zuten. Argazkiak: Felix Loiarte.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.