Inauteriak 2024

Historiaurrera bidaiatu dute goizuetarrek inauterietako astelehenean

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 13a, 15:00

Denboran atzera egin dute aurtengo inauterietan Goizuetan. Larruak soinean, hezurrak ilean... historiaurreko pertsonaietaz mozorrotu dira. Inauterietako astelehenean gai bat proposatu eta horren bueltan osatzen dute mozorroa herritarrek. Felix Loiartek bidalitako argazkietan ikus daiteke haur, gazte eta helduek primeran pasa zutela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun