Inauteriak 2024

Inauteri giro bete-betean dabiltza goizuetarrak

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 12a, 13:00

Atzo hasi zituzten inauteriak Goizuetan. Gaztetxoek zahagi dantza dantzatu zuten, eta Andaluzia aldetik etorritako karroza bat ere agertu zen, urdaiazpikoa, txorizoa, ganbak, ardo zuria... herritarrei banatuz. Gaur, alde batetik, mozorroak baserriz baserri ibiliko dira eta bestetik, kolorez jantziko dute herri ingurua.

Argazkiak: Felix Loiarte.

Otsailak 12, astelehena
  • 08:00etan mozorroen irteera baserrietara.
  • 09:30ean plaza apainketa. Gaia: Historiaurrea.
  • 11:30ean kalejira.
  • 13:30ean umeen  bazkaria.
  • 14:30ean helduen bazkaria.
  • Ondoren umeentzat entretenimendua.
  • 17:30ean txokolate jana.
  • 18:00etatik 21:00etara Mikeltxi DJarekin dantzaldia Herriko Etxeko aterpean.
  • Ilunabarrean mozorroen etorrera dultzaineroekin. 22:00etan mozorroen afaria.
Otsailak 13, asteartea
  • 09:00etan mozorroen gosaria.
  • 10:00etan mozorroen irteera herriko etxeetara dantzan.
  • 14:30ean mozorroen bazkaria.
  • 17:30ean zahagi dantza herriko kaleetan.
  • 18:00etatik 21:00etara musika Herriko Etxeko aterpean.
  • 22:00etan mozorroen afaria.
Otsailak 17, larunbata
  • 13:00ean  poteoa Igandea txarangarekin.
  • 14:30ean mozorroen bazkaria.
  • 17:30ean Igandea txaranga herrian.
  • 23:00etan Tokan2 la polla taldearen kontzertua gaztetxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun