Inauteriak 2024

Igandean hasiko dira Goizuetako inauteriak

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 9a, 15:00

Orain arteko markak hautsiz 85 mozorro bildu ziren iazko inauterietan.

Gaztetxoen zahagi dantzarekin festari hasiera eman eta lau egunez, musikaz, mozorroz eta umore onez beteko da Goizueta. Urtero bezala, ttiki zein helduek Zahagi dantza dantzatuko dute, mozorroak ibiliko dira etxez etxe eskean eta Herriko Etxeko aterpean musikarik ez da faltako. 

Otsailak 11, Igandea

Arratsaldean  gaztetxoen zahagi dantza. Ilunabarrean, musika Herriko Etxeko aterpean  21:30ean Mozorroen Afaria.

Otsailak 12, Astelehena 

08:00etan mozorroen irteera baserrietara. 09:30ean plaza apainketa. Gaia: Historiaurrea. 11:30ean kalejira. 13:30ean umeen  bazkaria. 14:30ean helduen bazkaria. Ondoren umeentzat entretenimendua. 17:30ean txokolate jana. 18:00etatik 21:00etara Mikeltxi DJarekin dantzaldia Herriko Etxeko aterpean. Ilunabarrean mozorroen etorrera dultzaineroekin. 22:00etan mozorroen afaria.

Otsailak 13,Asteartea

09:00etan mozorroen gosaria. 10:00etan  mozorroen irteera herriko etxeetara dantzan 14:30ean mozorroen bazkaria. 17:30ean zahagi dantza herriko kaleetan. 18:00etatik 21:00etara musika Herriko Etxeko aterpean. 22:00etan mozorroen afaria.

Otsailak 17, Larunbata

13:00ean  poteoa Igandea txarangarekin. 14:30ean mozorroen bazkaria. 17:30ean Igandea txaranga herrian zehar. 23:00etan Tokan2 la polla taldearen kontzertua gaztetxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun