Larunbat eguerdian ailegatu ziren Aresora Maikrux eta Maikarmen, Gure atsuak. Herrian sartu orduko nahikoa zalaparta sortu eta bazterrak nahasi zituzten. Iluntzean Guraso Elkarteak antolatua zuen pilota jaialdi bereziak erakarrita joan ziren Aresora, gutxitan izaten baita etorkizuneko pilotarien partidez gozatu eta segidan, Altuna eta Bajuna, Eugin eta Tintinen aurka ikusteko aukera. Pilotariak, ikusleak, erizainak, kazetariak eta artekariak.... denak umore ederrean, jendez gainezka zegoen pilotalekuan ikuskizuna eman eta gozatu bezain beste gozarazteko asmotan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.