Arratsaldean, Lagunartekoek herriko eskea egin zuten eta afariarekin borobildu zuten eguna. Biharamunean baserrietako eskearen txanda izan zen. Arratsaldeko seiak aldera bueltatu ziren herrira eta han zituzten esperoan herritarrak. Kalejira egin zuten elkarrekin eta tartean, Gure Atsuek gorabehera bat edo beste izan zituzten. Iluntzean, Guraso Elkarteak prestatutako pilota jaialdiak pilotalekua bete zuen: pilotariak, artekariak, zaletuak, kazetariak, aurkezleak... eta guztiaren gainetik umore ona nagusitu zen. Herri afarian 120 lagundik gora elkartu ziren eta musika doinuak lagun goizeko ordu ttikiak arte luzatu zen festa.