Inauteriak 2024

Aranoko zomorroak prest daude larunbatean herrian inauteri giroa zabaltzeko

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 2a, 08:30
Zomorroak ibiliko dira auzoz auzo.

Goizean puxka biltzea egingo dute Surotik abiatuta. Zomorroak Beltsoko Bordan 08:00etan egina dute hitzordua. Auzoz-auzo, etxez-etxeko bisita, Izer eta Alabierrek girotuta egingo dute. Eguerdian herriko elkartean bazkaria izango dute Zomorroek eta arratsaldean, urteroko Zahagi dantza dantzatuko dute. Eguna bukatzeko, elkartean herri afaria antolatu dute. Afalondoan Kontua eta zikina ikuskizuna eskainiko du Ixabel Agirresarobe Arzallusek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun