Zaku, zapela, koloretako oihalak… jantzi eta batzuk aurpegia agerian zutela, besteak ezkutuan… garai bateko atsaureekin, kalejira osatu zuten atzo Leitzan. Musikarik ere ez zen falta izan: Arbola doinua, zazpiak oihal batetik, ikusi mendizaleak eta beste hainbat eta hainbat euskal kanta ezagun abestu eta jo zituzten. Plazatik sei eta erdietan atera ziren eta ordu eta erdi inguruan itzulia osatuta, zortzikoa dantzatuz borobildu zuten inauterietako azkeneko kalejira.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.